Parke estaliko kulunka bat apurtuta agertu dela salatu du udalak

Andoni Elduaien

Azkoitiko Udalak jakinarazi du parke estalian aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitutako kulunka puskatuta agertu dela. Udalak azaldu du kulunka ez dela "edonola jolasteko"; ezintasunen bat duten haurrentzat dela azpimarratu du udalak. "Tamalez, erabilera okerrak, benetan behar duenari gozatzeko aukera kentzen dio. Errespetatu", aduerazu du sare sozialetan. 2019ko abenduaren ere kulunka apurtuta agertu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide