Mahai ingurua, kontzertua eta solasaldia antolatu ditu Gazte Asanbladak larunbaterako

Azkoitiko Gazte Asanbladak mahai ingurua, kontzertua eta solasaldiak antolatu ditu datorren larunbaterako, martxoak 13. Matadeixen egingo dituzte ekintzak. 11:30ean, gazte asanbladen inguruko mahai ingurua egingo dute. Ondoren, kontzertu bat izango da Matadeixen bertan.

Amaitzeko, solasaldi batzuk prestatu dituzte. Gehienez 40 lagunek parte hartu ahal izango dute larunbateko ekintzetan, eta segurtasun neurriak bete beharko dira. Oraindik gerturatzera ausartu ez diren gazte horiei azaltzeko deia egin diete asanbladako kideek, ondo pasatzeko eta elkarrekin konfiantza hartzen joateko aukera polita izango delako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide