70 bat lagun izan dira Jon Sarasuaren hitzaldian

Aitziber Arzallus

Espiritualtasunari buruzko hitzaldia eman du soziologoak Azkoitiko parrokian, eta Youtube bidez jarraitzeko aukera ere egon da.

Jon Sarasua soziologoak espiritualtasunari buruzko hitzaldia eman du gaur goizean Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian, eta antolatzaileek adierazi dutenez jarraipen zabala izan du solasaldiak. 70 bat lagunek bertatik bertara jarraitu dute hitzaldia, eta beste hainbatek Azkoitiko parrokiaren Youtubeko kanalaren bidez.

Sarasuak, besteak beste, egungo momentu historikoan kristautasuna non kokatuta dagoen azaldu du, eta euskal kultura globalaren aldaketan duen lekua zein den mamitzen ere saiatu da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide