Jon Sarasua soziologoak espiritualtasunari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren larunbatean, martxoak 6, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 10:00etan hasiko da Sarasuaren solasaldia, eta 11:30 aldera arte luzatzea aurreikusi dute parrokiako kideek.
Sarasuak, besteak beste, egungo momentu historikoan kristautasuna non kokatuta dagoen azalduko du, baina euskal kultura globalaren aldaketan duen lekua ere saiatuko da mamitzen aretxabaletarra. Hitzaldia entzutera parrokiara joan ahalko da, baina Azkoitiko parrokiko taldearen Youtubeko kanalean ere zuzenean eskainiko dute.