Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du datorren zapatuan, martxoak 6, Elkargunean. Bi deialdi egin ditu elkarteak; lehena 16:30ean hasiko da, eta bigarrena 17:00etan. Eguneko gai zerrendan, honako puntu hauek izango ditu hizpide elkartearen egundo zuzendaritza batzordeak:
- 2020ko batzar orokorreko akta irakurtzea.
- 2020ko ekintzen berri ematea.
- 2020ko diru kontuen azterketa eta onartzea.
- 2021erako ekintza planaren berri ematea eta onartzea.
- 2021erako aurrekontuen azterketa eta onartzea.
- 2021eko kuota onartzea.
- Batzarkideak berritzea.
- Galde-erantzunak.
Amaieran, urteroko ohiturari jarraituz, opariak zozkatuko dituzte batzarrean parte hartzen duten guztien artean.