Anaitasuna Mendi Bazkunak zuzendaritza batzordea aldatzeko batzarra egin zuen joan zen asteazkenean. Hamar urtez elkartearen gidaritza izan duen taldeak kargua utzi du, eta lau kide berrik osatuko dute aurrerantzean zuzendaritza. Hain zuzen ere, Alaitz Oruesagasti, Leire Garate, Igotz Epelde eta Ander Puertas dira batzorde berrituko kideak.