'K-baret' antzerki musikala Marea Urdinaren olatura batu da

Andoni Elduaien

Bigoterik Gabe antzerki taldeak asteburuko lehen emanaldia eskaini du gaur eguerdian, Baztartxo antzokian.

Marea Urdinaren olatuan murgildu da K-baret antzerki musikala gaur, larunbata. Astebururako prestatutako bi emankizunetako lehena eskaini du Bigoterik Gabe antzerki taldeak Baztartxo antzokian, eta jende ugari bildu da ikuskizunaz gozatzera. Bihar berriz ere 12:00etan hasiko da antzerkia, eta oraindik emanaldia zuzenean ikusteko azken sarrerak gelditzen dira Entradium plataforman. 

Bi emanaldiekin, Bigoterik Gabe antzerki taldeak Marea Urdina elkartearekin kolaboratuko du K-baret antzerki musikala eskainita; izan ere, sarrern bitartez lortutako irabazien zati bat Marea Urdina elkarteari emango dio antzerki taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide