Eduki babestua

Xabier Munibe Ikastola eta Izarraitz Lanbide Heziketa, elkarlanean

Maxixatzen.eus 2021ko ots. 26a, 18:18

Haur Hezkuntzarako oholtza berria eta Lehen Hezkuntzarako zirkuitu elektrikoak egin dituzte Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek.

Xabier Munibe Ikastolako eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek hainbat egitasmo egin dituzte lankidetzan. Batetik, Arotzeria eta Altzarigintzako 2. mailako ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleak bisitatu dituzte, eta oholtza berria eraiki diete. Oholtza berria HHko aretorako egin dute, hamar kutxa modularrez osaturik dago, eta modulu bakoitza hainbat ekintzarako erabilgarria izango da.

Bestetik, Izarraitz Lanbide Heziketako 1.mailako Goi Maila Mekatronika Industrialeko ikasleak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin egon dira, eta zirkuitu elektrikoak nola eratu azaldu diete. "Horri esker, hainbat mapa egin dituzte Euskal Herria landu ahal izateko", agertu dute Xabier Munibeko arduradunek.

Emandako laguntza eskertu nahi izan dute Xabier Munibe arduradunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide