Garai batean, askotan etorri ohi zen Kruz Mari Alberdi Poxpi Azpeitiko San Martin egoitzara. Bere musikarekin etortzen zen gurera egoitzakooi une ederrak pasarazteko asmoz. Beti lortzen zuen egoitzako kideoi egunak argitzea.
Behin baino gehiagotan jo izan zuen gure egoitzan Din-don abestia. Berak esaten zuen bezala, "Azpeitian Din-don abestia jotzean inor ez zen haserretzen". Oso eskertuta gaude Poxpiri.
Lerro hauen bitartez gure doluminak helarazi nahi dizkiegu familiako eta senitarteko guztiei.
Goian bego, Poxpi.