Azkoitiko Gazte Asanbladak lehenengo batzar irekia egingo du bihar

Aitziber Arzallus

19:00etan izango da, Matadeixen, eta interesa duen herritar orok izango du parte hartzeko aukera.

Azkoitiko Gazte Asanblada joan den larunbatean aurkeztu zuten jendaurrean, eta bihar, ostirala, lehen batzar irekia egingo dute. 19:00etan elkartuko dira Matadeixen, eta interesa duten herritarrei guztiei azaltzeko gonbidapena egin diete. Asanbladaren funtzionamendu orokorraren inguruko azalpenak emango dituzte batzar horretan, eta datozen asteetan jorratuko dituzten gaien eta antolatuko dituzten ekintzen inguruan hitz egingo dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide