Sahararen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzera deitu dute larunbaterako

Aitziber Arzallus

Azkoitiko sahararren kolektiboak deitu du mobilizatzera. Larunbatean 16:00etan izango da elkarretaratzea, herriko plazan.

Azkoitiko sahararren kolektiboak deituta, elkarretaratzea egingo dute larunbatean. 16:00etan jarri dute hitzordua, herriko plazan. Protestaren bidez, Sahararen askatasuna aldarrikatu nahi dute, eta une honetan han bizi duten egoera arbuiatu. Azkoitiar guztiei ez ezik, eskualdean bizi diren sahararrei ere elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete.

Joan den azaroaren erdialdetik gerra egoeran dira Saharan. 1991tik indarrean zegoen su eten akordioa hautsi zuen Marokok, Guergueraten —herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko muga— protestan ari ziren manifestari sahararrei aurre egiteko armada bidalita. Horren aurrean, Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen atzo Mendebaldeko Saharan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide