Azkoittiko euskerie

Zein da 'elkorra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

"Haragi hau elkorra da". (Argazkia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'erreprentzixue ein' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'elkorra' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Elkorra hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran, zerbait gogorra edo zurruna dela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Biundu ezineko haragixe, elkorra da".
  • Euskara batuan: "Bigundu ezinezko haragia, gogorra edo zurruna da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide