Azkoitiko Sare Herritarrak etzirako, otsailak 26, jarri du hitzordua otsaileko azken ostiraleko elkarretaratzea egiteko. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute, 19:30ean hasita. Plataformak kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Euskal Herriko ia txoko guztietan egin bezala, Azkoitian ere urtarrilaren 9an egin zuen Sare Herritarrak 2021eko lehen elkarretaratzea. Urtarrileko azken ostiralean hasi zen Sare Herritarra hileko azken ostiraletako elkarretaratzeekin, eta etzi, ostirala, egingo dute bigarrena.