Ikasle Abertzaleak erakundeak ikasleen infantilizazioari buruz hitz egiteko tailerra antolatu du larunbaterako

Andoni Elduaien

Azkoitiko Matadeixe.

11:00etan hasiko da Ikasle Abertzaleak erakundeak antolatutako saioa, Matadeixen.

Ikasle Abertzaleak erakundeak 2020-2021 ikasturteko hirugarren Herri Eskolak antolatu ditu datorren larunbaterako, otsailak 27. Hirugarren aldi honetan ikasleen infantilizazioa izango dute hizpide eta aztergai.

Euskal Herriko osoko hainbat herritan egingo dituzte saioak, eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek antolatuta, Azkoitian ere egingo dute tailerra. 'Zergatik infantilizatzen gaituzte' izenburupean, 11:00etan hasiko da saioa, Matadeixen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide