Txistu eta pianoforte kontzertua eskaini zuten atzo eguerdian Intsausti jauregian, Peio Irigoien txistulariak eta Ignacio Arakistain piano jotzaileak. Hainbat konposatzaileren piezak jo dituzte bi musikariek; besteak beste, 5. tonuko Sonata Do Maiorrean (Jose Larrañaga), Txirularako Sonata Mi Maiorrean, BMW 1034 (J.S Bach) eta Suitea Mi Menorrean (J. Hotteterre).