Antzerkia Baztartxo antzokira itzuli zen atzo, eta antzerkizaleek gogoz erantzun zuten. Konpromisoa taularatu zuten Azkoitian Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek, Txalo Produkzioak konpainiaren azken lana; joan den urtarrilean estreinatu zuten obra, eta harrezkero herriz herri dabiltza, harrera onarekin.
Philippe Claudelen obran oinarritutako komediak eta hiru aktoreen lanak ikus-entzuleen irribarreak eta barreak eragin zituen atzo Azkoitian.