Azkoitiko Udalaren laguntzaz, Maxixatzenek biharko Baztartxoko antzerkirako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu. Zozketan parte hartzeko "Norena da Konpromisoa antzerkiaren jatorrizko lana?" galderari erantzun behar zitzaion. Erantzun zuzena, "Philippe Claudel" da.
Hamazazpi lagunek parte hartu dute zozketan eta irabazleak Nekane Aranburu eta Olatz Aranguren Juaristi izan dira. Bina sarrera irabazi dituzte, eta bihar Baztartxo antzokiko leihatilan jaso ahal izango dituzte.
Bihar, larunbata, 19:00etan hasita, Konpromisoa Txalo produkzioaken antzezlana ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira obrako aktoreak.