Ainhoa Sorazuk, Leire Lizarraldek eta Garazi Etxanizek osatutako 'Machednmarcht' taldeak irabazi du Azkoitiko Scape The Herria jokoa. Hirukoteak 300 euroko erosketa bonua irabazi du, eta, gainera, Gipuzkoako Kopa jokatzeko sailkapena lortu du. Gipuzkoako proba irabaztea lortzen badute, Europatik barrena egiteko bidaia irabaziko dute.
Googaz mugimenduak antolatu eta Azkoitiko Udalak babestutako ekimenaren helburua izan da tokiko merkataritzaren "beharrak antzematea", eta "sustatzeko ideia berrien sormena lantzea". Lau taldek parte hartu zuten Azkoitiko jokoan, eta guztira 35 ideia atera zituzten. Orain, egindako lanketarekin memoria bat prestatuko dute.
Irabazleez gain, Jone Larrañagak, Mirari Agirrek eta Libe Urtzelaik osatutako JLM taldeak zozketa bidez egindako 150 euroko saria eskuratu zuten. Ekimena hainbat herritan ari da garatzen Googaz taldea, eta jasotako ideiak liburuxka batean biltzeko asmoa dute antolatzaileek. Liburuxka parte hartu duten herrietako saltoki guztietan banatuko dute.