Otsailaren 20an izango da Azkoitiko Gazte Asanbladaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Gazte Asanblada

Datorren zapatuan, otsailak 20, izango da Azkoitiko Gazte Asanbladaren aurkezpena. 17:00etan izango da ekitaldia, Elkarguneko Herriko plaza aretoan.

Azkoitiko gazteok herri mailan ditugun arazo edota problematika ezberdinei erantzuteko beharra tarteko, ezinbesteko ikusten dugu Azkoitiko Gazte Asanbladaren sorrera. Funtsezkoa iruditzen zaigu aurkezpena egitea, taldea publikoki modu formal batean ezagutarazteko.

Hori dela eta, datorren zapatuan, otsailak 20, egingo dugu aurkezpena, 17:00etan hasita, Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Denok gonbidatuta zaudete asanblada horren lehenengo deialdi irekira; han taldearen ikuspuntua eta asmoak sakonago azalduko ditugu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide