Auto batek istripua izan du Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidean

Julene Frantzesena

Istripuaren irudi bat. (Euskadiko Suhiltzaileak)

Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, auto bat irauli egin da 18:00 aldean, eta gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute zaurituta.

Auto batek istripua izan du gaur, igandea, 18:00 aldean, Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidean. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, auto bat irauli egin da, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira ezbeharraren lekura. Autoaren gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, zaurituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide