Manny Suarezek Juaristi ISB taldea utzi du osasun arrazoiak medio. Belauneko arazoak medio, ISB eta jokalaria akordio batera iritsi dira, eta kluba utzi du dagoeneko. Hain zuzen ere, larunbatean itzuli zen Ameriketako Estatu Batuetara. ISBk, lesioaren errekuperazioan zorte ona opa diola jakinarazi du sare sozialetan.
Pibot estatu batuarra udan iritsi zen Azpeitiko eta Azkoitiko taldera; izan ere, ISBk 2020-2021 denboraldian Zilarrezko LEB Ligan aritzeko fitxatu zuen. Hilabete batzuk pasatuta, baina, etxera itzuli da, belauneko lesioa tarteko.