56 urteko emakume bat hil dute Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintza heriotza ikertzen ari den arren, hipotesi nagusia da hilketa indarkeria matxistaren ondorio izan dela. Hori dela eta, azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipe talde feministak bihar eguerdirako. Hain zuzen, "eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko" egingo dute kontzentrazioa Azkoitiko plazan, 12:30ean, Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean.
Azkoitiko Udalak, bere aldetik, Sestaoko hilketaren aurrean "gaitzespenik irmoena" azaldu du eta elkartasuna adierazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei. Horrez gain, udalak bat egin du bihar eguerdirako deitu duten elkarretaratzearekin, eta herritarrak parte hartzera animatu ditu.