Herritarren artean jakinmina sortu zuen atzo arratsaldean osasunaren eta elektromagnetismoaren inguruan Asier Arregik eta Isabel Morenok eman zuten hitzaldiak, eta bete egin zen Elkarguneko Herriko Plaza aretoa. 5G teknologiaren eraginpean egoteak herritarren osasunean dituen ondorioei buruz hitz egin zuten, besteak beste, Morenok eta Arregik, eta egunerokoan horien eragina ahalik eta txikiena izateko gomendioak eman zizkieten herritarrei. Isabel Moreno 5G teknologia hedagailuen moratoria eskatzen duen koordinadorako kidea da; Asier Arregi, berriz, nekazal ingeniaria eta geobiologoa da.