Zein da 'euterie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'ziztrile' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'euterie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Eutera edo euterie hitzak erabiltzen dira Azkoitiko hizkeran, eguzkiak bete-betean jotzen duen lekuari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atten basarrixe eutera eotea beti".
  •  
  • Euskara batuan: "Aitaren baserrian eguzkiak bete-betean jotzen du beti".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide