Zapatuan ertzainek izandako portaera salatu eta "babesa" agertu die kaltetuei Azkoitia Bai-k

Andoni Elduaien

Ertzaintzak Azkoitian izandako jarrera salatu eta kaltetutakoei babesa eskaintzeaz gain, herri plataformak egungo osasun egoerari "elkarrekin" aurre egiteko eskatu die herritarrei.

Azkoitia Bai herri plataformak joan den zapatu iluntzean Azkoitian izan ziren gertakarien bueltan idatzi du, eta azaldu du "adierazpen politikoetatik at" gau hartan ertzainek izan zuten portaera "salatu" egiten duela plataformak. Era berean, kaltetuak izan ziren pertsonen familiei "babesik beroena" eskaini die Azkoitia-Bai-k.

Horrez gain, herri plataformak egungo egoera honetatik "elkarrekin irteteko" deia egin die herritarrei. "Denok jarri beharko dugu gure aletxoa, politikari, ertzain, merixu, tabernari, gazte, dagoeneko hain gazte ez garenok… denok", azaldu du Azkoitia Bai-k.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide