Anaitasunako emakumezkoen lehen taldeak igoera fasea jokatuko du

Andoni Elduaien 2021ko ots. 8a, 09:21

Emakumezkoen Lehen Nazionalera igotzeko borroka egingo dute. Atzo puntua batzea nahikoa izan zuten Erandion sailkapena lortzeko. 

Anaitasunako emkumezkoen lehen taldeak bana berdindu zuen atzo, igandea, Erandioko Betiko Neskak taldearen aurka, Erandion (Bizkaia). Jardunaldiko emaitzak ikusi ondoren, Gorka Zubizarreta entrenatzaileak gidatzen duen taldeak puntua nahikoa zuen igoera fasera automatikoki sailkatzeko, eta horixe lortu zuen. Ainhoa Galarragak lehen zatian penaltiz egindako golarekin aurrea hartu zuen Anaitasunak, baina bizkaitarrek bigarren zatiaren hasieran korner jokaldi batean lortu zuten partida berdintzea.

Emakumeen Euskal Ligako lehen fasea amaitzeko lau jardunaldi besterik ez zaizkie gelditzen neskei. Lau horietatik bi etxean jokatuko dituzte eta beste bi kanpoan. Horiek jokatutakoan, Emakumezkoen Lehen Nazionalerarako igoera fasea jokatuko du Anaitasunak. Lehen fasean batutako puntuekin ekingo dio fase berriari, eta beraz, jokatzeko dauden hamabi puntuak oso garrantzitsuak izango dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide