Egun bat hobeago, bestea okerrago, baina izurriteak bere horretan jarraitzen du. Atzo ere mila positibotik gora izan ziren Hego Euskal Herrian.
Osakidetzak emandako datuen arabera, 15.291 proba egin zituzte atzo, eta horietatik 947k eman zuten positibo; positibotasun tasa %6,2koa da beraz. Lurraldeen arabera: 130 positibo izan ziren Araban, 545 Bizkaian, 264 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 8 kasu ere detektatu zituzten.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 84 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta gaitza duten 163 pertsona daude ZIUn.
Asteburuetan ez da jakiten herrietako daturik. Astelehenean emango du Osakidetzak horien berri.
Nafarroako Osasunbidek ere eman ditu behin-behineko datuak. Atzo 2.810 proba diagnostiko egin zituzten eta horietatik 172k eman zuten positibo, %6,1ek. Nafarroako Gobernuak ez du ospitaleratuen daturik eman.