Bitik bi irabazi dituzte Aspeko pilotariek

Aitziber Arzallus

Joseba Ezkurdia atzo, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. (Aspe Pelota)

Joseba Ezkurdia eta Ladis Galarza 22-10 nagusitu ziren Aimar Olaizolaren eta Beñat Rezustaren aurkako partidan; eta Elordik eta Garmendiak osatutako bikoteak 22-13 menderatu zituen Alberdi eta Salaverri II.a.

Goi mailako pilota jaialdia izan zen atzo Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 22:15ean hasita, eta Aspeko bi bikoteek nagusitasunez irabazi zituzten Baikoko pilotarien kontra jokatutako bi partidak. Lehen mailako binakako txapelketako partidan, Aimar Olaizolak eta Beñat Rezustak  Joseba Ezkurdiaren eta Ladis Galarzaren aurka jokatu zuten, eta azken horiek 22-10 menderatu zituzten arerioak, Ezkurdiak egindako erakustaldiari esker. Promozio mailako txapelketako partidan, berriz, Elordik eta Garmendiak osatutako bikoteak 22-13 menderatu zituen Alberdi eta Salaverri III.a.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide