Erosketak Azkoitia txartelarekin egiten dituztenek Herrixenen hobariak lortu ahal izango dituzte

Andoni Elduaien

Herritarrak erosketak herrian egitera animatu asmoz, bi asteko kanpaina abiatuko du Herrixen merkatari elkarteak datorren astelehenean. 

Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Datorren astelehenetik, otsailak 8, otsailaren 20ra bitartean Herrixen elkarteko herriko saltokietan egindako erosketak Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenek hainbat hobari lortu ahal izango dituzte.

Herrixenek jakinarazi duenaren arabera, hobariak 10, 20, 30 eta 50 eurotako erosketa hobariak izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide