Otsailaren 20an, Konpromisoa antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak konpainiak, Baztartxo antzokian. Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek Philippe Claudel egile frantsesaren komedia aukeztuko dute Azkoitian, 19:00etan hasita.
Datorren larunbaterako jarri zuen hasiera batean udalak antzerkirako hitzordua, baina dataz aldatuta hilaren 20an izango da antzerkia. Begoña Bilbao da obraren zuzendaria, eta Martin Agirre arduratu da antzerki moldaketa euskaratzeaz. Une komikoak eta biziak eskainiko dituzte hiru aktoreek antzokian.
Sarrerak datorren ostegunean, otsailak 11, Entradium plataforman eskuratu ahal izango dira 8 euroren truke.