Zein da 'ziztrille' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'dontsue' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'ziztrille' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Ziztrille hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran, pertsona biziari edo pertsona pikaro samarra denari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Betittik izen da Xabier ziztrille eskolatik kanpoaako gauzetan".
  •  
  • Euskara batuan: "Betidanik izan da Xabier bizia eskolaz kanpoko kontuetan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide