Gipuzkoako Urak-ek jakinarazi duenez, bihar, otsailak 2, ura moztuko dute herriko hainbat auzotan, Txalonerrekan ur hornidura lineak lotzeko lanak egingo baitituzte.
Ur mozketak ondorengo auzoei eragingo die: San Martin, Altamira, Beidazar eta Txalonerreka. 15:00etan moztuko dute ura, eta lanek bizpahiru ordu iraungo dutela aurreikusi dute. Hori horrela, 18:00ak ingurura arte ez dute ur zerbitzua berrezarriko.