Klima, bioaniztasun eta ingurumen larrialdia salatu dute herritarrek 'U30 Aldaketaldia' ekimenean

Gorka Eizagirre

'U30 Aldaketaldia' izenburupean, erreka garbiketa eginda salatu dute hainbat herritarrek ingurumen arazoa.

Urola Bizirik natur taldeak Azkoitian San Juan auzuneko errekaren garbiketa egin du gaur, larunbata, U30 Aldaketaldia ekimenaren baitan. Hainbat herritarrek parte hartu dute errekat garbiketan, eta hondakin kopuru atera dute ibaitik.

Ekintzak, ordea, ez dituzte Azkoitian bakarrik egin. Eskualdean ere izan dira bestelako natur taldeen ekimenak. Zumaian Itzurun hondartzan argazkia atera dute, eta Aizarnazabalen ere erreka garbiketa egin dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide