Zein da 'dontsue' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'piurie' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'dontsue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Dontsue hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran ironia kutsuarekin pertsona bat handia dela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zuzendaixe bai dala gizon dontsue".
  •  
  • Euskara batuan: "Zuzendaria gizon handia da, bai".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide