Bizilore Eskola Aktiboak antolatuta, Jon Arana irakasleak eta Kiribil elkarteko psikomotrizistak gurasoei zuzendutako hitzaldia eskaini du gaur, asteazkena, Elkargunean. 18:00etan hasita, egungo osasun egoeran jolas libreak duen garrantzia azaldu eta azpimarratu du hainbat gurasoren aurrean.
Hitzaldian parte hartu dutenei sortutako galderei erantzun die Aranak gaurko hitzaldian. Jolas libreak dituen baldintzetatik eta ezaugarrietatik hasita, garaiotan jolas librea non eta nola egin daitekeen, bere onurak zeintzuk diren, eta haurraren garapenaren zein arlotan eta zer modutan laguntzen duen azaldu ditu irakasleak.