Bihar, ostegunarekin, hasiko da erremonteko Oriamendi Txapelketa, eta Iban Larrañaga azkoitiarrak parte hartuko du lehian. Hain zuzen ere, Zaldua II.a izango du azkoitiarrak bikote txapelketan. Beste bost bikote ere ariko dira nor baino nor ligaxkan: Mirubia-Martirena, Segurola-Zaldua I, Goikoetxea V-Labaka, Etxarri-Zubiri eta Urrutia II-Aizpuru III.
Ligaxkako lehen partidak bihar izango dira Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta Larrañagak bihar bertan izango du lehen partida. Segurolaren eta Zaldua I.aren kontra neurtuko dituzte indarrak Zaldua II.ak eta Larrañagak. Bigarren partida, berriz, Mirubiak eta Martirenak Etxarriren eta Zubiriren kontra jokatuko dute.
Ligaxkako partida guztiak ostegunetan izango dira, eta otsailaren 18an izango dira finalaurrekoak. Finala, berriz, hil horren 25ean jokatuko dute txapelketako bi bikote onenek.