Bi autok elkar jo dute Azkaraten, eta pertsona bat zauritu da istripuan

Anartz Izagirre

GI-2634 errepidean izan da ezbeharra, Elgoibarko noranzoan, eta une honetan itxita dago errei bat. Gidarietako bat ospitalera eraman dute zauri arinekin.

Auto istripua izan da 09:00ak aldera, Azkaraten, GI-2634 errepidean, Elgoibarko noranzkoan. Ertzaintzak adierazi duenez bi autok elkar jo dute, eta gidarietako bat ospitalera eraman behar izan dute zauri arinekin. Une honetan ingurua garbitzeko lanetan ari da Ertzaintza, eta itxita dago erreietako bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide