2020-2022 Azkoitiko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaz arituko dira bihar, asteazkena, Azkoitiko Udalean. Izan ere, urtarrileko udalbatzarra egingo dute udaletxeko bilkura aretoan, 19:00etan hasita. Horrez gain, 2021erako Udal Araudi Planaren onespena ere izango dute hizpide saioan.
Hona hemen eguneko gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- 2021erako Udal Araudi Planaren onespena.
3.- 2020-2022 Azkoitiko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren onespena, 2021eko aurrekontura egokitzapena jasotzen duena.
4.- Behin betiko onespenen berri ematea.
5.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
6.- Galde-erreguak.