Odol ateraldiak egingo dituzte astelehenean, Elkargunean

Andoni Elduaien

Arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak astelehenean, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Datorren astelehenean, urtarrilak 25, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko astelehenerako hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo dela azaldu dute antolatzaileeik. Pilaketak-eta ekiditeko, odol emaileen elkarteak duela hilabete batzuk hartu zuen neurrietako bat izan zen hori.

Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide