Larunbatean egingo dute Floreagan Maria Laguntzailearen meza

Andoni Elduaien 2021ko urt. 21a, 09:03

18:00etatik 18:45era bitartean ADMA taldearen bilera izango da Floreagako elizan.

Urtarrilaren 24a igandea denez, Maria Laguntzailearen meza bezperan egingo dute Floreagako elizan. Larunbatean, 18:00etan ADMA taldearen bilera egingo dute elizan bertan; aldiz, errosarioa 18:45ean izango da eta ordu laurden beranduago, 19:00etan, meza egingo dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide