Bihartik aurrera martxan izango dira Munategiko autobus geralekuak

Andoni Elduaien 2021ko urt. 19a, 12:54

Autobus geralekua. (Argazkia: Nerea Uranga)

Azkoititik Azpeitirako noranzkoan eta handik herrirako noranzkoan egokitu dituzte autobus geralekuak.

Lurraldebusek gaur jakinarazi duenez, bihartik aurrera –urtarrilak 20– autobusak Munategiko autobus geralekuan gelditzen hasiko dira, bidaiariek hala nahi izanez gero. UK01, UK02, UK03, UK05 eta UK06 lineetako Lurraldebusen autobusek erabiliko dute aurrerantzean Munategi auzoko geraleku berria. Munategiko biribilgunea egiteko proiektuari lotuta egokitu dituzte bi autobus geralekuak, nola Azpeitirako noranzkoan hala handik Azkoitirakoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide