Errusiako saskibaloi selekzioak Pavel Savkov deitu du. Juaristi ISBko jokalaria Baskoniak utzita ari da jokatzen denboraldi hasieratik, eta 18 urterekin hiruko jaurtiketetan liderra da Zilarrezko LEB ligako bere multzoan. Duela hiru urte fitxatu zuen Baskoniak Savkov. Errusiarrak batez beste 12,6 puntu saskiratu ditu aurten Juaristi ISBrekin, 2,4 errebote bereganatzen ditu eta saskiratzeko 2,1 pase ematen ditu.