Mila positiboren langa gainditu da Hego Euskal Herrian

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 16a, 13:08

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek emandako datuen arabera, 1.030 positibo zenbatu zituzten atzo. Proba gauzatu zuten herritarren %7,2k eman zuten positibo.

Izurriteak ez du atsedenik hartzen. Atzo beste 1.030 positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek emandako datuen arabera. 14.180 antigeno eta PCR proba egin zituzten guztira, eta kasu positiboak 1.030 izan ziren; positibotasun tasa %7,2koa izan zen atzo, ostirala. 

Osakidetzak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 74 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVID-19ak eragindako gaixotasunengatik, eta 86 lagun daude Zaintza Intentsiboko Unitateetan (ZIU) egun.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez ditu herrietako daturik ematen asteburuetan; horretarako astelehenera arte egon beharko da zain. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide