Azkoittiko euskerie

Zein da 'amalaune' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'berekixek' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'amalaune' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Amalaune hitzak armiarma sarea esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Basarriko ganbaran sekuleko amelaun pilie dao".
  • Euskara batuan: "Baserriko ganbaran egundoko armiarma sare pila dago".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide