Urteko lehen odol ateraldia egingo dute bihar, astelehena, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ohi bezala, Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak egin du deialdia, eta 17:00etan jarri dute hitzordua. Herritarrak animatu dituzte ateraldian parte hartzera.
Pilaketak saihesteko, herritar batetik bestera hiru minutuko tartea utziko dute. Horregatik, odola eman nahi duenak aurrez hartu beharko du hitzordua, 610 112 145 telefono zenbakira deituta. Elkarguneko aretorako sarreran, gainera, odola atera behar duen bakoitzari maskara eta eskularruak emango dizkiote.