Hotz egiten du gaur, eta elurra mara-mara bota du inguruko bazterretan. Gailurrak erabat zurituta zeuden eguna argitzerako, baina ohi beherago ere egin du elurra, nahiz eta herrigunea ez den asko zuritu. Beti izaten da berezia ingurua elurtuta ikustea, eta herritar asko ingurumenaz gozatzera atera dira. Aittola inguruan, esaterako, herritar ugari ibili da lerarekin jolasean nahiz elkarri elur bolak jaurtika.