Goenatxo III.a hirugarren sailkatu da Binakako Harrijasotze Txapelketan

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 2a, 10:36

Binakako Harrijasotze Txapelketako podiuma. (Ibon Errazu)

Abenduaren 31n jokatu zuen finala azkoitiarrak, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a bikote zuela, Asteasun (Gipuzkoa). Maila ona erakutsi bazuten ere, hirugarren postua eskuratu zuen bikoteak.

2020. urteko azken egunean, Binakako Harrijasotze Txapelketaren finala jokatu zuten Asteasun (Gipuzkoa). Lehia hartan parte hartu zuen Jon Unanue Goenatxo III azkoitiarrak, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a bikote zuela, eta maila ona erakutsi bazuten ere, hirugarren postua eskuratu zuten. Guztira, 9.842 kilo jaso zituen bikoteak.

Urdax Magunazelaiak eta Jon Irañetak jantzi zuten txapela, 9.946 kilo altxata. Bigarren postua, berriz, Jokin Eizmendik eta Gorka Etxeberriak eskuratu zuten, 9.821 kilo jasota.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide