Munoaundi aztarnategiaz jardun dute Abaraxkako Hitzaldi Asteko bigarren saioan

Nerea Uranga

Kukuerri elkarte sortu berriak antolatuta I. Hitzaldi Astea egiten ari dira aste honetan Abaraxka aretoan. Atzo, asteartea, bigarren saioan Munoaundi aztarnategiaz eta han egiten ari diren indusketez aritu zen hizlari Antxoka Martinez Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa eta Munoaundiko indusketen zuzendaria. 

Gaur, abenduak 30, izango da hirugarren eta azken solasaldia Abaraxkan. Gaurko saioan, eguneroko joan-etorrietarako bizikletaren erabileraz jardungo dute. Kalapie hiriko bizikleta elkarteko Gorka Hoyos ariko da hizlari, 18:00etan, Abaraxka aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide