Arazo teknikoa konponduta, gaur zinema emanaldia izango da Baztartxon

Nerea Uranga 2020ko abenduaren 28a

Arazo teknikoagatik, atzo zinema emanaldirik ez zen izan Baztartxo antzokian. Konpondu dute dagoeneko, eta gaur, astelehena, El verano que vivimos filma emango dute, 19:00etan.

Arazo tekniko bat tarteko, atzo Baztartxo antzokian ezin izan zituzten haurrentzako eta helduentzako zinema saioak eskaini. Dagoeneko konpondu dute arazoa, eta gaur, astelehena, zine emanaldia izango da. 19:00etan hasita, El verano que vivimos filma emango dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide