Udaleko Gazteria Zerbitzuak haur eta nerabeentzako antolatutako Gabonetarako egitarauaren barruan, txikienentzako beste saio bat izan zen atzo arratsaldean kiroldegiko kantxa estalian. Ttipia produkzioak Ganbaran antzezlana egin zuen, bertan bildutakoen gozamenerako.
Gazteria Zerbitzuak antolatutako hurrengo saioa urtarrilaren 2an, larunbatean, izango da, 16:30ean hasita, kiroldegiko kantxa estalian. Kasu honetan, Patxin eta Potxin Zirkua taldeak Ingurumena zaindu ikuskizuna eskainiko du.
Gabonetako ekintzen barruan, Negunebai egitarauko ekintzak gaur hasiko dituzte Haur Hezkuntzako 4-5 mailakoek eta Lehen Hezkuntzakoek. Sukaldaritzako saioak izango dituzte gaurkoan.
Gazte Asteko ekitaldiak ere, gaur, abenduak 28, hasiko dituzte Artxamendi topalekuan nerabe eta gaztetxoek. Dronak eraikitzeko eta robotikako tailerrak ere gaur hasiko dira.